XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

La Lista de Schindler

SCHINDLER'S LIST. USA 1993:

Zuzendaria: STEVEN SPIELBERG.

Gidoia: STEVEN ZAILLAN.

Musika: JOHN WILLIAMS.

Argazkia: JANUS KAMINSKI.

Aktore nagusiak: LIAM NEESON, BEN KINGSLEY, RALPH FIENNES.

Ideia nazionalsozialistak poliki berrindartzen ari diren garai honetan, Spielbergek aurretik eginiko filmografiarekin zerikusia ez duen filmea egin du.

Jaiotzez judua, bere familiak ondo ezagutu zuen II. mundu gerratean gertatutako sarraskia.

Bere hitzetan, filme honekin bere guraso eta aiton-amonei omenaldia egin nahi die.

21 miloi dolar aurrekontua dituen filme honek, Oscar Schindler enpresaria du protagonista nagusi.

Schindlerrek 1.000 judu baino gehiago txikiziotik salbatu zituen.

Baina filmean Schindler ez da heroi altruista gisa agertzen, bere izakera maltzurra, oportunista, emakumezalea ere ageri da.

Beraz, ez da guztiz heroia, ezta ere nazi tipiko bat; gerra bere interesetarako erabiltzen duen enpresaria da gehienbat era guzti hau filmean argi zehaztua geratzen da; ongia fabrikako kontablea den Itzhak Sternek (Ben Kingsley) sinbolizatzen du.

Stern 1.000 judu baino gehiago salbatuko zituen lista idazten lagundu zion pertsona dugu.

Gaizkiari, berriz, Plazow kontzentrazio kanpoko buru zen Amon Goeth komandanteak ematen dio itxura.

Pertsonaia honek bere izakera guztiz hotz eta sadikoaz egiten dituenekin ikuslea zinemako eserlekuan zirrara batez astintzea lortzen du behin baino gehiagotan, filmea aurrera dihoan heinean.

Bi pertsonaia antagonista hauen tartean egoteak Schindlerren baitan barne borroka sortzen du.

Amon Goethek juduak animalia bezala tratatzen dituen bitartean, Sternek haiek sentimenduak dituzten pertsonak direla erakusten du.

Filmea txuri-beltzean izateak errealismoa eta dramatismoa gehitzen dio argumentuari, (...).